Ibilgailu asko beste herrialde batzuetatik ekartzen dira, eta ia kasu guztietan behar izaten den fitxa murriztua baino dokumentu gehiago behar izaten dute, dela Europako homologaziorik ez dutelako, dela beren ezaugarriengatik banakako homologazioa behar dutelako, dela ibilgailu aldatuak direlako. Adieraz iezaguzu zure kasua.
EEEtik datozen ibilgailuen kasuan, dokumentazio hau behar da IATn aurkezteko:
- Fitxa teknikoa, jatorrizko herrialdeko zirkulazio-baimena
- CoC (Certificate of Conformity) edo, halakorik ezean, fitxa murriztua.
- Ibilgailuaren jabetza ziurtatzen duen agiria, jatorrizko herrialdeko dokumentazioa titularraren izenean ez badago.
Kontsultatu beti IATrekin, aparteko dokumenturen bat behar den jakiteko.
